Gizartea -

Bizkaia

Santurtziko okupek udaletxera eraman dituzte giltzak

Udalaren bitartekaritza eta bizilagunen presioa beharrezkoa izan da Santurtziko etxebizitza okupatuen gatazka konpontzeko.

Joan den astean 2.000 pertsona baino gehiagok elkarretaratzea egin zuten. Argazkia: EFE
Santurtziko etxebizitza okupatuaren eraikinaren argazkia
Santurtziko okupek bi etxebizitzetako giltzak entregatu dituzte

1:11

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtzin (Bizkaia) bi etxebizitza "legez kanpo" okupatuta zituzten pertsonek giltzak entregatu dituzte astearte honetan, udal gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Udalak jakitera eman duenez, 12:00ak aldera, okupen senitartekoek bi etxebizitzetako giltzak entregatu dituzte euren borondatez; Barandiaran kaleko 24. zenbakiko bigarren solairuko ezkerreko etxebizitzaren eta lehen solairuko eskuinekoaren giltzak, hain zuzen.

Giltzak udal bulegoetan utzi dituzte bi etxebizitzetan egunez "modu ilegalean" egon direnen senitartekoek.

Ondoren, Aintzane Urkijo Santurtziko alkate bi pisuetako jabeekin harremanetan jarri da telefonoz, giltzak itzultzeko asmoz, "euren etxebizitzez jabetzeko aukera izan dezaten".

Gobernu Taldeak "gatazkarekin zerikusirik ez duten pertsonen bitartekaritza" eskertu du, eta pozik agertu dira "modu baketsuan konpondu delako".

Azkenik, "legea lehenbailehen aldatzeko beharra" berretsi du, "legez kanpo okupatutako etxebizitzak berehala hustu ahal izateko".

Joan den astean 2.000 pertsonak baino gehiagok elkarretaratzea egin zuten Miguel Barandiaran kalean, eta, Portugaleten bezala, etxebizitza desokupatzeko eskatu zuten, bidegabe jabetu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santurtzi Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak