Gizartea -

Gipuzkoa

Donostiako Pasealeku Berria oinezkoentzat eta ibilgailuentzat irekiko dute gaur

Cristina Enean, ordea, lanean jarraitzen dute, eta ingurumeneko udal langileak besterik ezin dira bertan sartu. Udalaren arabera, baliteke lanak ostegunerako amaitzea.

Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez
Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez
Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Pasealeku Berria oinezkoentzat eta ibilgailuentzat irekiko dute asteazken honetan. Cristina Enea parkea, berriz, "nahiko" kaltetuta dago, joan den asteburuko haize ufaden ondorioz, eta datozen orduetan itxita jarraituko du, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Hala, parkeak eta lorategiak zaintzeko udal zerbitzuko langileek Cristina Enean lanean jarraitzen duten bitartean, udal langileak besterik ezingo dira bertan sartu. Udalaren arabera, baliteke lanak ostegunerako amaitzea, eta orduan irekiko dute berriro herritarrentzat.

Gainerako parkeak ikuskatzen ari dira, ostegun honetan irekitzeko moduan dauden baieztatzeko. Aieten, ordea, "oso egonkor ez dagoen zuhaitz handi bat" aurkitu dute, eta, ondorioz, itxiera pixka bat gehiago luzatuko da, "zuhaitzarekin zer egin erabaki arte", Udalak azaldu duenez.

Bitartean, parkeak irekita jarraituko du, baina Kultur Etxera eta Jubilatuen Etxera soilik sartzeko aukera izango dute herritarrek. Pasealeku Berriari dagokionez, oinezkoentzat irekita dago asteartetik, eta ibilgailuentzat 14:00ak aldera irekiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak