Gizartea -
Bilbo
Bilboko Udaltzaingoa Boluetako istripuaren lekuko bila dabil
Motor gidari bat zendu zen ezbeharraren ondorioz. Informazioren bat duten pertsonei Udaltzaingoaren Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu die, telefonoz zein helbide elektronikoz.
EITB.EUS
Bilboko Udaltzaingoak lekukoak behar ditu asteartean Bolueta auzoan gertatu zen istripuaren nondik norakoak argitzeko. Ezbeharraren ondorioz, motor gidari bat hil zen, bere motorrak aurrez aurre auto bat jo ostean.
Udaltzaingoak ohar batean zehaztu duenez, istripua azaroaren 12an jazo zen, 14:50ean, Miraflores etorbidean, Boluetako biribilgunetik gertu.
Ezbeharraren inguruko daturen bat eman dezaketen pertsona guztiei Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko bi bide daude: 94 420 50 40 telefonora deitu edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbide elektronikora idatzi.