Gizartea -
Osakidetza
Erizaina eta emagina askatasunez aukeratzeko aukera izango dute EAEn herritarrek
Familiako medikuarekin jada egin daitekeen bezala, 2020tik aurrera erizaina edo emagina askatasunez aukeratu ahal izango da anbulatorioetan.
Agentziak | Erredakzio
Eusko Jaurlaritzak dekretu batean lanean ari da, herritarrek anbulatorioetan nahi duten erizaina eta emagina askatasunez aukeratu ahal izateko, familia-medikuarekin egin daitekeen bezala.
Nekane Murga Osasun sailburuak Osakidetzan erizaintzaren garrantzia azpimarratzeko jardunaldi batzuen inaugurazioan iragarri duenez, bere Sailak urtea amaitu baino lehen onartuko du dekretu hori.
Bestalde, Murgak azaldu duenez, aste honetan lehen mailako arretako 23 erizain berri izango dira Debagoieneko, Arabako, Arabako Errioxako, Barakaldo-Sestaoko, Barrualde-Galdakaoko, Bidasoako, Bilbo-Basurtuko, Debabarreneko, Donostialdeko eta Uribeko osasun-zentroetan.
Sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetzaren apustua da Osasun Zerbitzu Publikoko erabiltzaile bakoitzari erreferentziazko erizain bat esleitzea, eta neurri hori indartu egingo du Lehen Mailako Arretako profesionalak askatasunez aukeratzeko dekretuak, urte honen amaieran argitaratuko baita.
Halaber, Osasun Saila eta Osakidetza erizaintzarako sendagaiak eta osasun-materiala gomendatu, erabili eta emateko dekretua garatzen ari dira.