Gizartea -
Gabonetako Loteria
Gabonetako Loteriaren iragarkiak ‘eguneroko’ lau istorio ‘erreal’ aurkeztuko ditu
Abian da Gabonetako Loteriaren kanpaina, azaroaren 15etik aurrera, lau iragarki emitituko ditu astero. Aurtengo leloa 'dezimo batengatik bat eginez’ da.
‘Eguneroko zein familiarteko’ lau istorio aurkeztuko dira, eta loteriaren esanahi ‘sakon eta erreala’ islatuko dute. Aurtengo iragarkia Contrapunto agentziak zuzendu du 800.000 euroko aurrekontuarekin. Ramon Barea, Lorena Lopez Borial eta Maria Morales aktoreak izan dira parte-hartzaileetako batzuk. Ikus-entzunezko pieza bakoitzak ‘eskertasun, esperantza, adiskidetasun eta eskuzabaltasun egoerak’ islatuko ditu. Eszena horietako batzuk Fuenlabradako Sevilla kaleko taberna batean grabatu dira.
‘Lurra zapaldu nahi genuen eta bakoitza istorio horietan identifikaturik sentitzea zen helburua, loteria kalean suertatzen denarekin zerikusia duelako’, azpimarratu du Jesus Huerta, Estatuko Loteria eta Apustuen presidentea, abenduaren 22an ospatzen den Gabonetako Zozketa Bereziaren aurkezpenean.
2018. urtean bezala, aurten ere 170 milioi dezimo jarri dira salgai 3.400 milioi euroko jaulkipenarekin. Horietatik %70 saritan banatuko da, 2.380 milioi euro, hain zuzen.
Aurtengo Gabonetako Loteriaren iragarkiek islatzen dituzten lau istorioak.
'Carmen eta Victor', aurtengo Gabonetako Loteriaren iragarkietako bat
'Pilar eta Felix'ek Gabonetako Loteria iragartzen dute
'Emilio eta Gloria'k 2019ko Gabonetako Loteria iragartzen digute
'Ramon eta Jose' Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonistak