Gizartea -

Vista Alegre

15 metroko kupula bat jarriko dute Bilboko zezen plazan

Zezentoki guztia estaliko du eta, bertan, zezenketekin zerikusirik ez duten ekitaldiak egingo dituzte.

Zezentokian jarriko den kupulak 15 metroko altuera izango du. Argazkia: EiTB
Zezentokian jarriko den kupulak 15 metroko altuera izango du. Argazkia: EiTB
Zezentokian jarriko den kupulak 15 metroko altuera izango du. Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko zezen plazan 15 metroko kupula bat jarriko dute, zezentokia estaltzeko, eta bertan zezenketekin zerikusirik ez duten ekitaldiak egiteko. Urritik maiatzera jarriko dute.

Zezen plazaren kudeaketaz arduratzen den BMF enpresak kudeaketarako eredu berri bat aurkeztu du. Horretan, hainbat eraberritze aurreikusten dituzte Vista Alegre biziberritzeko asmoz. Lehen aldaketa izenean egin dute; orain BIVA (Bilbao Vista Alegre) deituko da.

BIVAk hiru gune nagusi izango ditu: BIVA plus, gaur egungo zezen plaza dena, 15.000 pertsona biltzeko gaitasunarekin; BIVA Domo, kupulak estaliko duen gunea; eta BIVA aretoa, gaur egun jangela dena baina talde txikientzako ekintzak egiteko eraberrituko den espazioa. 

Udako zezenketatik aparte, ekimen pribatuak, sozialak, kulturalak, musikalak eta kirol arlokoak egin ahal izango dira kupularen barruan.

Guztira hiru milioi eurokoa izango da proiektuaren aurrekontua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak