Gizartea -

Komunaren Mundu Eguna

Komunaren erabilera okerrak Hego Euskal Herrian 14.074.330 euroko galera eragiten du

Gaur, azaroak 19, Komunaren Mundu Eguna da, herritarrak komuna zuzen erabiltzeko beharraz kontzientziatzeko eguna.

Euskadin urtero 93,82 kg hondakin jasotzen dira biztanleko. Argazkia: URA.
Komuneko hondakinen elkarketaren irudia
Euskadin urtero 93,82 kg hondakin jasotzen dira biztanleko. Argazkia: URA.

EiTB.eus | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Komunaren Mundu Eguna da gaur, azaroak 19, komunetik hondakinak botatzeak dituen ondorio teknikoez eta ekonomikoez ohartzea helburu duen eguna. URA Uraren Euskal Agentziak "Estoldetako munstroa ez elikatu" kanpainarekin bat egin du, Estatuko hiri uraren kudeatzaileen sektorearekin eta Espainiako Ur Hornidura zein Saneamenduko Elkartearekin adostuta.

Komuna era desegokian erabiltzeak, adibidez, pertsona bakoitzeko 4 eta 6 euroko gainkostua eragiten du, saneamenduaren kudeaketa eta mantentze-lanen kostua, hain zuzen. Euskadik 2.814.866 biztanle dituela kontuan hartuta, gainkostua 14.074.330 eurokoa da urtero.  

Era berean, 300.000 biztanleko hiri batean, 10 kilo hondakin biltzen dira urtero biztanle bakoitzeko; Euskadin, baina, 93,82 kilo hondakin jasotzen dira urtero biztanleko. Hondakin horiek guztiek buxadurak sortzen dituzte estolderiaren sareetan, ponpatzeko ekipoetan eta araztegietan.

Komunak soilik pixa, gorozkiak eta komuneko papera xurgatu behar du, eta ez zapi bustiak, olioa, pintura, etxean egiten diren lanen hondarrak, konpresak, preserbatiboak, bilgarriak eta janari-hondarrak, etxeko hodietan eta zorrotenetan buxadurak sor ditzaketelako; beraz, dagokion edukiontzietara bota behar dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak