Gizartea -

Nafarroa

Bost pertsona intoxikatu dira Cabanillasen karbono monoxidoa arnastuta

Nafarroan, familia bateko bost kide karbono monoxidoarekin intoxikatu dira, berogailu batek ihesa izan eta gero.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cabanillaseko (Nafarroa) senar-emazte batzuek eta haien hiru seme-alaba adingabeak Tuterako Reina Sofia ospitalean artatu behar izan dituzte, berogailu batetik isuritako karbono monoxidoarekin intoxikatu eta gero. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bost senideen egoera ez da larria.

Atzo, azaroak 22, arratsaldeko zortziak aldera, dei bat jaso zuen SOS Nafarroak, familia batek intoxikazio sintomak zituela ohartaraziz. Tuterako suhiltzaileak lekura iritsi zirenerako, familia etxetik kanpo zegoen. Tuterako anbulantzia batek artatu zituen, eta karbono monoxidoaren intoxikazio sintomak zituztela ikusi zuen, larritasun txikikoak ordea.

Suhiltzaileek etxeko bi gas-berogailuen funtzionamendua egiaztatu zuten, eta behar baino karbono monoxido maila handiagoak zeudela ohartu ziren; beraz, familiaren etxea aireztatu zuten, bai eta aldameneko etxebizitza ere, prebentzioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Tutera argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa