Gizartea -

Nafarroa

Ehiztari bat larri zauritu da Castejonen, toraxean tiro bat jasota

Zaurituarekin zihoan beste ehiztari bati lesio-delitua egotzi dio Foruzaingoak, eta deklarazioa hartu dio, nahita edo nahigabe tiro egin duen argitzeko asmoz.

Ehiztariak tiro bat jaso du toraxean. Argazkia: Policía Foral Twitter
Ehiztariak tiro bat jaso du toraxean
Ehiztariak tiro bat jaso du toraxean. Argazkia: Policía Foral Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko ehiztari bat larri zauritu da Castejonen, argitu gabeko arrazoiengatik, toraxean tiro bat jasota. Ezbeharra 16:18ean jazo da, La Maganchan. Han bertan tiroa bota duen eskopeta aurkitu dute.

Zaurituarekin zihoan beste ehiztari bati lesio-delitua egotzi dio Foruzaingoak, eta deklarazioa hartu dio, nahita edo nahigabe tiro egin duen argitzeko asmoz.

Zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz. Foruzaingoko agenteak zonaldea miatzen egon dira, ingurugiroko, herri-babeserako eta polizia judizialeko patruilarekin batera. Gainera, Udaltzaingoa eta anbulantzia medikalizatu bat ere mobilizatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak Ehiza txikia azken ordukoa