Gizartea -

Auto-istripua

Gizon bat hil da Elorrion aurrez aurreko talka baten ostean

Ezbeharra 08:05ean gertatu da, Kanpanzar mendatean, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda.

Itripua izan den lekua. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Itripua izan den lekua
Pertsona bat hil da Elorrion izandako aurrez aurreko talka batean

0:34

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da eta emakume bat zauritu da astelehen honetan Elorrion (Bizkaia), N-636 errepidean izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 08:05ean gertatu da, Kanpanzar mendatean, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda.

Lehen ibilgailuko gidaria, 30 urtekoa eta Mungiakoa, barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira erreskatea egiteko. Istripua izan den lekuan hil da. Hildakoaren lagun bat, 29 urteko emakume bat, Galdakaoko Ospitalera eraman dute, eta beste autoaren gidaria onik atera da.

Istripuaren ondorioz errepidea itxita geratu da puntu horretan, eta Ertzaintzak Durangon barrena desbideratu du Kanpazarretik datorren trafikoa, baita Elorrioko herrigunetik Arrasatera doana ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Durangaldea albisteak Mungia albisteak Errepideko istripuen biktimak