Gizartea -
Trafikoa
Lau pertsona zauritu dira AP-8an, Orion, zazpi autoren arteko talkan
Istripuaren ondorioz, hiru kilometro baino gehiagoko ilarak sortu dira Bilboko noranzkoan.
Agentziak | Erredakzioa
Zazpi ibilgailuk talka egin dute gaur AP-8an, Orioko zubian (Gipuzkoa), eta, ondorioz, lau pertsona arin zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 07:55 aldera jazo da, autobidearen 35. kilometroan eta Bilboko noranzkoan.
Lau pertsona Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte, baina zauri arinak omen zituzten.
Istripuaren ondorioz, hiru kilometrotik gorako ilarak sortu dira. Dena dela, 09:45erako ohikoa zen ibilgailuen joan-etorria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea