Gizartea -

Ikerketa

130 bat hizkuntza hitz egiten dituzte Gipuzkoan

Lurraldeko hizkuntza-aniztasunaren maparen arabera, 400.000 bat gipuzkoarrek dute gaitasuna euskaraz hitz egiteko, eta beste 100.000 lagunek ulertzen dute.

Ikerketaren arabera, Gipuzkoan 130 bat hizkuntza hitz egiten dituzte
Ikerketaren arabera, Gipuzkoan 130 bat hizkuntza hitz egiten dituzte
Ikerketaren arabera, Gipuzkoan 130 bat hizkuntza hitz egiten dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako herritarrek 130 bat hizkuntza hitz egiten dute, euskaraz eta gaztelaniaz gain, Soziolinguistikako Klusterrak Aldundiaren laguntzarekin egindako lurraldeko hizkuntza-aniztasunaren maparen arabera; 1.000 herritarrek baino gehiagok ezagutzen dituzte hizkuntza horietatik hamar bat. Halaber, aipatutako mapak zehazten du 400.000 bat gipuzkoarrek dutela gaitasuna euskaraz hitz egiteko, eta beste 100.000 bat lagunek ulertu egiten dutela.

Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak eta Ion Gambra Giza Eskubideetako foru zuzendariak aurkeztu dituzte Donostian, ostiral honetan, ikerketa horien emaitzak; Belen Uranga eta Xabier Aierdi Soziolinguistikako Klusterraren kideak ere aurkezpen horretan izan dira.

Euskaraz eta gaztelaniaz gain, Gipuzkoan ondorengo hizkuntzek dituzte 1.000 hiztun baino gehiago: arabierak, Marokoko tamazightek, errumanierak, portugalerak, frantsesak, Indiako urduerak, Indiako punjabierak, ukrainerak, mandarin-txinerak eta Senegaleko woloferak.

120 hizkuntzek, aldiz, 1.000 hiztun baino gutxiago dituzte. Horietatik 20 batek 800-1.000 lagunek hitz egiten dute, eta bereziki Europako Estatu batzuetakoak dira. Beste 100 hizkuntzek 100 hiztun baino gutxiago dituzte; besteak beste, Afrikako akana, fanga eta lingala daude zerrenda horretan, bai eta Amerikako guaraniera, kitxua eta aimara, Europako errusiera, bulgariera eta samiera, eta Ozeaniako maoriera eta tagaloa ere.

Gipuzkoarren % 75ek hitz egiten dute euskaraz, edo ulertzen dute

Analisiak zehazten duenez, eta Gipuzkoako 720.000 biztanleak kontuan izanik, "% 75ek gaitasuna dute euskaraz hitz egiteko, edo ulertzeko (2016ko erroldako datuei erreparatuta): 400.000 lagun dira gai euskaraz hitz egiteko, eta beste 100.000 lagunek ulertzen dute behintzat".

"Ezaugarri horrek berezi egiten du Gipuzkoa; izan ere, erronka eta aukera aparta du gero eta handiagoa den hizkuntza-aniztasunari behar bezalako kudeaketa batez erantzuteko; gure lurraldean, euskarak bizitasun handia du, gainera", adierazi du Garbiñe Mendizabalek.

Gipuzkoako herritarren % 75k Hego Euskal Herrian dute jatorria (% 21,7k Gipuzkoan, % 3k Bizkaian eta Araban, eta % 1,9k Nafarroan). Estatuko beste puntu batzuetan jaiotakoak % 2 dira, gutxi gorabehera; batez ere, galiziar jatorria dutenak dira talde handiena (% 1,5); "katalanez hitz egin dezaketen herrialdeetakoak ia 5.000 dira, hau da, herritarren % 0,7, eta asturieraz edo aragoieraz hitz egiteko gai diren herritarren kopurua oso txikia da", adierazi dute. Estatuko gainerako lurraldeetan jaiotakoak % 11,7 dira.

Espainiar Estatutik kanpo jaiotakoak % 9,5 dira; horien gehiengoaren jatorrizko estatu-hizkuntza gaztelania da (% 40,9rena, 30.264 lagunena, hain zuzen), "baina kontuan hartu beharrekoa da beste hizkuntza batzuk ere hitz egiteko gaitasuna dutela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak