Gizartea -

Forondako Aireportua

Gizon bat identifikatu dute Forondara zihoazen hegazkinak laser batekin itsutzeagatik

Pilotuek kontrol-dorreari jakinarazi ostean Forondako pistan lurreratzen ari zirela inguru beretik itsutu dituztela, hainbat aldiz jarri dute martxan segurtasun protokoloa.

Hegazkinak Forondako Aireportura zihoazen. Foto: EiTB
Hegazkinak Forondako Aireportura zihoazen.
Hegazkinak Forondako Aireportura zihoazen. Foto: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizon bat identifikatu du Forondako aireportura hurbiltzeko maniobrak egiten ari ziren hegazkinak laser batekin itsutzeagatik. 

Poliziak azaldu duenez, Forondan lur hartu baino lehen laser batekin itsuarazi egin zietela ohartarazi zuten hainbat pilotuk eta, ondorioz, kontrol-dorreak segurtasun protokoloa sarritan jarri behar izan du martxan. Gizona Miranda Ebro ingurutik aritzen zela erantsi dute. 

Tripulazioren segurtasuna eta segurtasun aeronautikoa arrisku larrian jarri dituela azpimarratu du Poliziak. "Aireportura hurbiltzeko maniobrak egiteak kontzentrazio handia eskatzen du, eta horrelako gertakari batek istripu bat eragin dezake", gehitu du.

Gizonak erabilitako laserren jabetza mugatua dago eta baimen bereziak behar dira. Mota horretako gailuen erabileraren arriskua nabarmendu dute: kirol eta musika ikuskizunetan zuzenean apuntatzea, esaterako.

Praktika honek Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko 4/2015 Legearen 35.4 artikuluan ezarritakoa urratzen du. Horren arabera, arau-hauste oso larria da pilotu edo garraiobideen gidariei itsutzea edota arreta galaraztea eragin diezaiekeen argiren bat zuzentzea, edozein gailu erabilita ere. Araua urratzen duenak 30.001 eta 600.000 euro arteko isuna jaso dezake.

     

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Aireportua