Gizartea -
Nafarroa
Nafarroako garagardo bat saritu dute Londreseko ‘World beer awards’ lehiaketan
Morlaco garagardo nafarra urrezko zigilu batekin saritu dute Londresen antolatutako ‘World beer awards’ lehiaketan.
Agentziak | Erredakzioa
Morlaco nafarroako artisau-garagardoak urrezko zigilua jaso du Londresen antolatutako ‘World beer awards’ lehiaketan. Bereizgarria Tropical Doble IPAk jaso du, zapore mingotsa eta 7,5 gradu dituen kobre koloreko garagardo koipetsu bat da, era berean, Simcoe lupulutik datozen fruta tropikalen ñabardurak gehitu zaizkio.
Morlaco lantegiak egindako bederatzi aldaera finkoetako bat da, lantegia bost urte eta erdiko ibilbidea du eta Mutiloan (Nafarroa) kokatuta dago.
Iaz, lehiaketa horretan urrezko zigilua jaso zuen Morlaco Izar Gorri garagardoa, eta zilarrezko domina ere eman zioten, nazioarteko etiketa onenetakoa izateagatik.