Gizartea -

Lapurdi

BABko errepidea bizikletek erabili ahal izatea eskatu du martxa batek

Zazpi kilometroko bidea da eta Lapurdiko hiru hiri nagusiak lotzen ditu. Bizikletek debekatuta dute hortik pasatzea. Horregatik desobedientzia ekintza egin dute.

Bizikleta martxa Lapurdin. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Bizikleta martxa Lapurdin. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Bizikleta martxa Lapurdin. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BAB (Baiona-Angelu-Biarritz) eremuko errepiderik garrantzitsuena da, eta bizikletek debekatuta dute hortik pasatzea. Horregatik desobedientzia ekintza egin dute igande honetan, Bizi! herri plataformak deituta, bizikletaz pasa dira bertatik toki agintariei mugikortasun plan ekologikoak eskatzeko, ETBk jakitera eman duenez.

433 txirrindularik parte hartu dute ekintzan.

Zazpi kilometroko bidea da eta Lapurdiko hiru hiri nagusiak lotzen ditu. Ipar Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok bertan lan egiten dute.

Azaldu dutenez, auto desplazamenduen % 80 hiru kilometrotik beherakoak dira, txirrinan 12 minutuko ibilbidea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baionako albisteak Biarritz bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Ingurumena albisteak Garraio komuna gaur Lapurdi