Gizartea -
Ertzaintzak atxilotu ditu
Lau pertsona borrokan hasi dira eta N-1 errepidea trabatu dute Gasteizen
N-1 errepidean autoa gelditu dute, eta borrokan hasi dira laurak; ondorioz, 6 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Agentziak | Erredakzioa
N-1 errepidean, Gasteizen, lau pertsona ibilgailutik atera eta borrokan hasi dira, eta, ondorioz, 6 kilometroko auto-ilarak sortu dituzte, 18:00ak aldera, Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak laurak atxilotu ditu, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Gainera, horietako batek ertzainei aurre egin die atxiloketaren unean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea