Gizartea -

Iragarpena

Uda giroa nagusi asteburuan Euskadin

Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du igande eta astelehenerako, zenbait lekutan termometroa 38 gradura hel litekeelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako eguraldiarekin dator larunbata. Goizaldean behe-laino jaso ostean, zerua urdin-urdin geratuko da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zabaldu duenez.

Hego-ekialdeko haize ahula ibili eta, kostaldean lanbroa agertu da. Termometroa 25-27 ºC-ren bueltan kokatuko da. Barnealdean aldiz, gehiago igo eta ordurik beroenetan 29-31 ºC-ra iritsiko da.

Igandea berotsuago

Igandean beroa izango da albiste. Hego ukituko haizea harro samar ibiliko da mendi inguruetan, eta eguzkiarekin batera asko igoaraziko dute tenperatura, bai gauekoa baita egunekoa ere.

Tenperatua altuenak 33-37 ºC-koak izango dira. Egunean zehar pilatuko den bero zakarraren ondorioz, trumoi-hodeiak garatu eta iluntze partean ekaitz bakanen bat bota dezake.

Alerta horia beroa dela eta

Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du igande eta astelehenerako, zenbait lekutan termometroa 38 gradura hel litekeelakoan.

Ohar baten bidez zabaldu duenez, litekeena da igandean, kostaldean, tenperatura maximoak 35 gradu baino gehiagokoak izatea.

Astelehenean, muturreko beroaldia espero da kostaldean eta barnealdean, 37 eta 38 graduren arteko tenperaturak izango baitira. Gainerako herrietan 36 gradura hel litezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea