Gizartea -

Harrapatzea

11 urteko mutiko bat zauritu da Donostian auto batek harrapatuta

Ezbeharra Jose Elosegi Alkatearen hiribidean, Asuncion ikastetxearen parean, jazo da, 08:50 aldera. Umea ospitalera eraman dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek 11 urteko mutiko bat harrapatu du gaur goizean Donostian, Jose Elosegi Alkatearen hiribidean (Mirakruz gaina), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Donostiako Udalak ohar batean zehaztu duenez, ezbeharra 08:53an jazo da, La Asuncion Ikastetxearen parean, mutikoa zebrabidea semaforoa gorrian zuela gurutzatzen ari zenean. Lekukoek adierazi dutenez, semaforoa gorrian zuela gurutzatzen hasi da umea, eta Irungo norabidean zihoan auto batek harrapatu du.

Ondorioz, hainbat kolpe izan ditu eta ospitalera eraman dute (ez dute bere zaurien larritasunaren berri eman).

Donostiako Udaltzaingoak hartu du istripua ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeen albisteak Errepideko istripuen biktimak