Gizartea -
Gaixotasun birikoa
Hil egin da giza amorruz kutsatutako gizona, Gurutzetako Ospitalean
Osakidetzak ohartarazi duenez, kasua inportatutakoa izan da. Marokon kutsatu zen gizona, katu baten hozkada baten ondorioz.
Agentzia | Erredakzioa
Giza amorruz kutsatu zen gaixoa hil egin da ostiral gauean, Gurutzetako Ospitalean, Barakaldon (Bizkaia), Segurtasun Sailak esan duenez. Marokon kutsatu zen gizona, katu baten hozkada baten ondorioz.
Adierazpen batean, Sailak eta Osakidetzak doluminak adierazi dizkiete biktimaren familiarrei eta lagunei.
Azken 30 urtean antzemandako lehenengoa izan da. Ostiralean, abenduaren 6an, antzeman zuten, eta asteazkenean, abenduaren 11n, baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak, Mikrobiologiako Zentro Nazionalak, gaixotasun horretarako erreferentziazko laborategiak, egindako analisien emaitzak positiboak izan zirenean.
Osakidetzak ohartarazi dunez, kasua inportatutakoa izan da. Hau da, gaixoa atzerrian kutsatu zen. Abuztuan Marokon egindako egonaldi batean katu baten hozkada izan zuen beso batean, eta animalia horrek kutsatu zuen.
Susmoak izan bezain laster, jarduteko protokoloa aktibatu zuen Osasun Sailak, eta ezarritako prebentzio neurriak hartu zituen. Gainera, Osasun Ministerioko Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari jakinarazi zion berehala, analisien emaitzak ezagutzeko zain.
Amorrua nerbio-sistema zentralari eragiten dion gaixotasun birikoa da, eta kutsatutako animalien hozkaden edo atzamarren bidez bakarrik transmititzen zaie pertsonei, listuaren bidez kutsatzen baita.