Gizartea -
Gabonak
Olentzerok eta Mari Domingik magia eta ilusioa zabalduko dituzte Gasteizko kaleetan
Goizean Gasteizko haurrekin izango dira haien eskariak entzuten eta arratsaldean hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
eitb.eus
Urtero legez Olentzero eta Mari Domingi Gasteizera gerturatuko dira abenduaren 24an. Gabon jaien ilusioa eta magia zabalduko dituzte Arabako hiriburuan, etxeko txikienen gozamenerako. Goizean zehar Udaleko aretoan gerturatzen diren haurren eskariak entzungo dituzte. 10:00ak eta 15:00ak artean izango dira bertan azken uneko eskutitzak jasotzen.
Arratsaldean hiriko kaleetara zabalduko da magia desfile ikusgarri batean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta galtzagorrien laguntza izango dute bi osoan zehar.
Desfilea Iparralde gizarte etxean hasiko da arratsaldeko 18:00tan eta Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bakea kalea eta Olagibel kalea zeharkatuko ditu. Espainiako plazan amaituko da. Handik, arratsaldeko 19:00ak aldera, Olentzero, Mari Domingi eta galtzagorriak udaleko balkoira igoko dira eta bertaratutakoak agurtuko dituzte.
Gasteizko hainbat erakunde eta elkartek ere parte hartuko dute desfilean: Udal Folklore Akademia, Arabako dantza elkartea, Olabide ikastola, Indarra eta Gasteizko Kalez Kale.