Gizartea -

Gabonak

Iruñeko haurrek gogoz jasoko dute Olentzero abenduren 24an

Desfilea 18:00etan hasiko da, eta Olentzerok Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu gazteen sorbaldetan.

Olentzero Iruñeako kaleetatik 2017an. Argazkia: EFE
Olentzero Iruñeako kaleetatik 2017an.
Olentzero Iruñeako kaleetatik 2017an. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 24ko arratsaldean irtengo da Olentzero Iruñeko kaleetara. Urtero bezala, sorbalda gainean eramango dute. Ibilbidea 18:00etan hasiko da Arte eta Lanbide Eskolatik (Iturralde y Suit kalea), eta Udaletxe Plazan amaituko da.  

Olentzerori laguntzen egongo dira artzainak, joaldunak, dantzariak eta abereak. Baita San Ignazioko gaztaina-saltzailea ere.

Aurtengo Txondorra-Carbon Vegetal saria Gabriel Imbuluzquetak jasoko du. Diario de Navarra-ko erredaktore izan zena, Nafarroako kulturaren inguruan egindako ikerketa lanagatik eta lan narratzaileagatik omendu nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Olentzero Gizartea Eguneko albisteak Albisteak