Gizartea -

ZOZKETAK

Kontsultatu eitb.eus atarian Gabonetako Loteriaren zenbaki sarituak

EiTBren webak zuzenean eskainiko du zozketa eta zenbaki sarituak kontsultatzeko bilatzailea izango da martxan. EAEko biztanleek, batez beste, 77 euro jokatu dituzte buruko, eta nafarrek 59.

Ospakizuna Gernikako Alboka tabernaren atarian, iaz. Argazkia: EFE
Ospakizuna Gernikako Alboka tabernaren atarian, iaz.
Ospakizuna Gernikako Alboka tabernaren atarian, iaz. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziak 2.380 milioi euro banatuko ditu igande honetan, abenduak 22, saritan. Espainiako herritar bakoitzak 68,48 euro jokatu ditu aurten, loterian. EAEko biztanleek, batez beste, 77 euro gastatu dituzte buruko, eta Nafarroako herritarrek 59 euro.

Zozketa 09:00etan hasiko da eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du. Gainera, zenbaki sarituak ateratzen hasi bezain pronto, internautek euren zenbakiek saririk izan ote duten begiratzeko aukera izango dute atari honetan martxan egongo den bilatzailean.

Sari nagusia lortzen dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko. Bigarren sariak, berriz, 125.000 euro banatuko ditu dezimoko, eta hirugarrenak 50.000 euro dezimoko. Bi laugarren sari egongo dira jokoan (20.000 euro dezimo bakoitzeko) eta bosgarren sariak zortzi izango dira (6.000 euro dezimoko). Bestalde, 1.794 zenbakik dezimoko 100 euroko saria jasoko dute.

Iaz Bilboko Ledesma kaleko administrazioan lehen sariko ia 67 milioi euro banatu zituzten bertan saldutako 167 dezimoren artean. Hala ere, ez da hori Bilbon salmenta handiena duen administrazioa, Ormaechea baita Bizkaiko hiriburuan eta EAE osoan Gabonetako Loteria gehien saltzen duena.

Nafarroan, Loteriaren zozketaren sari nagusiaren dezimo bana saldu zituzten iaz Iruñean eta Fiteron.

Zer egin sari potoloa egokitzen bazaigu?

Estatistikek diote loteria egokitu zaien erdiek baino gehiagok, bost urtera aurretik baino diru gutxiago dutela. Hori ez gertatzeko aholku bila jo dugu aditu batengana.

¿Qué hacer si nos toca el Gordo en la Lotería de Navidad?
¿Qué hacer si nos toca el Gordo en la Lotería de Navidad?
¿Qué hacer si nos toca el Gordo en la Lotería de Navidad?

1:32
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Loteria