Gizartea -

GABONETAKO LOTERIA, ZENBAKITAN

240 milioi euro ekarri ditu Gabonetako Loteriak Euskal Herrira

188,5 milioi eskuratu dituzte bizkaitarrek, 34 arabarrek, 13,5 nafarrek eta ia 3,2 milioi gipuzkoarrek. Lau lurraldeetako bizilagunek 186 milioi zituzten jokatuta.

Pozez zoratzen Gernikan, Alboka tabernan. Argazkia: EFE
Pozez zoratzen Gernikan, Alboka tabernan. Argazkia: EFE
Ia 200 milioi utzi ditu sari potoloak Euskal Herrian

1:32

E. JAUREGI | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 22 honetan Gabonetako Loteriaren zozketa izan da beste behin, eta zoriak, oraingoan, jokatutakoa baino diru gehiago ekarri du bueltan, Euskal Herrira.

Administrazioaren beraren datuen arabera, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarrek ia 186 milioi euro zituzten jokatuta 2018 honetan eta gaurko zozketak 240 euro banatu ditu lau lurralde horien artean.

Bizkaia, 188,5 milioi euro

Bizkaia izan da zorterik gehien izan duen lurraldea. Izan ere, 188,5 milioi de euro utzi ditu Gabonetako loteriak bertan. Batetik, sari nagusiak ( 03347) 120 milioi euro utzi ditu Gernikan, 66,8 milioi Bilbon eta 400.000 euro Derion.

Hirugarren sariak beste 250.000 euro utzi ditu Bilbon, Sondikan, Trapagaranen eta Ermuan.

Laugarren sariei200.000 euro iritsi dira Leioara, eta bosgarren sariek, berriz, 858.000 euro banatu dituzte Bilbo, Basauri eta Sestao artean.

Araba, 34 milioi euro

Araban, soilik Laudioko loteria administrazio batek eman du saria gaur. Oparoa izan da, dena dela.

Laugarren sarietako bat oso-osorik saldu dute bertan, 34 milioi euro ekarriz herrira. Dezimo saritu bakoitzaren jabeak 20.000 euro irabazi ditu.

 

Laugarren sari batek 34 milioi euro utzi ditu Laudion
Laugarren sari batek 34 milioi euro utzi ditu Laudion
Laugarren sari batek 34 milioi euro utzi ditu Laudion

 

Nafarroa, 13,5 milioi euro

Nafarroan, Loteriaren zozketaren sari nagusiaren dezimo bana saldu dituzte Iruñean eta Fiteron. Jabe bakoitzak 400.000 euro jasoko ditu.

Gainera, Fiteron, Lakuntzan, Peraltan, Ablitasen, Corellan, Cabanillasen eta Tuteran beste 12 milioi eta 750.000 euro banatu dituzte, hirugarren sariari esker. Ia dezimo gehienak Erriberako hiri nagusian saldu dira.

Eta Tuteran egokitu da, baita ere, bosgarren sariaren zati txiki bat. Dezimo saritu bat izan da bertan, eta jabeak 6.000 euro eskuratuko ditu.

Gipuzkoa, ia 3,2 milioi euro

Beste guztien atzetik, Gipuzkoak ere berreskuratu du jokatutakoaren zati bat. 3 milioi eta  188.000 euro iritsi dira lurraldera. Sari nagusiaren lau dezimo saldu dira, izan ere, bertan: 2 zenbaki Zarautzen eta bana Donostian eta Lasarten.

Hirugarren sariak beste 650.000 euro ekarri ditu Donostiara (500.000) eta Bergarara (150.000), eta laugarren sari bat ere egokitu da Arrasaten, irabazleari 20.000 utziz.

Azkenik, bosgarren sariak 918.000 euro banatu ditu Azpeitia, Eibar eta Donostiaren artean.

2018 GABONETAKO LOTERIA DONOSTIA NARRIKA EFE

Donostian, Narrika kaleko administrazioan bi sari eman dituzte. Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Tutera Laudio Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Loteria