Gizartea -

Gertakaria

Luizi batek Pasaiako etxebizitza eraikin batean kalteak eragin ditu

Gertaera goizaldean jazo da, Pasaiako Lourdes-Txikia kaleko 7. zenbakian, eta bizilagunak ez dituzte etxetik atera behar izan.

Lourdes-Txikia kaleko atari batean luizi bat eman da. Argazkia: SOS Deiak.
Pasaian emandako luizia
Lourdes-Txikia kaleko atari batean luizi bat eman da. Argazkia: SOS Deiak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luizi batek kalteak eragin ditu Pasaiako etxebizitza eraikin batean. Goizean izan da lur-jausia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bizilagunak ez dituzte etxetik atera behar izan.

Luizia 00:20 aldera jazo da, Pasaiako Lourdes-Txikia kaleko 7. zenbakian.

Suhiltzaileak lurra erori den atarira bertaratu dira eta eroritako lurra kendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Etxebizitza albisteak Mendi-magaletako lur-jausiak