Gizartea -

ERASOAK

Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon eta Barakaldon, labanaz egindako erasoengatik

02:30ak aldera bi talderen arteko borroka izan da Barakaldon. Antza denez, selfie bat zela eta batzuek besteei barre egin dietelako hasi da liskarra. Bilbon, bi gizonek elkar labankatu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon eta Barakaldon, borroka banatan parte hartzeagatik. Hiru lagun zauritu dira gertakizun horietan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Lehen gertakaria 02:30ak aldera izan da, Barakaldon. Lau pertsonak eta beste bik osatutako bi taldek liskarra izan dute kalean, batzuek, antza denez, besteei barrei egin dietelako, selfie bat egiten ari zirelako.

Liskarraren ondorioz, gazteetako bati zauria egin diote labanaz hankan, eta beste mutil bati ezpainean. Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dituzte biak.

Bigarren gertakaria 03:20 aldera izan da, Bilboko Printzea kalean.  Bi lagunen arteko borroka bat izan da.

44 urteko gizon batek eman dio abisua Ertzaintzari. Labanaz egindako erasoa jasan duela jakinarazi die eta agenteak bertaratu direnean, aurpegi zein eskua odolduta topatu dute eta Basurtoko Ospitalera eraman dute.

Biktimak eta beste bi pertsonek atxikita zuten ustezko erasotzailea.

Atxilotu egin dute erasotzailea eta hark ere labanaz egindako zauriak zituela ikusita, Basurtoko Ospitalera eraman dute hura ere eta osasun zentroan atxilotu egin dute salaketa jarri duen pertsona ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea