Gizartea -
Haur-pornografia
55 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur-pornografia delitua egotzita
Internetetik deskargatutako artxibo pedofilo ugari antzeman dizkiote atxilotuari.
Agentziak | Erredakzioa
55 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur-pornografiako material ugari izateagatik.
Internetetik deskargatutako artxibo pedofilo ugari aurkitu zituzten ertzainek etxebizitzan, eta, ondorioz, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.
Poliziak jakinarazi duenez, Bilboko instrukzio epaitegi batean baimena lortu ostean, haren etxebizitza eta gauza pertsonalak arakatu zituzten.
2019an Polizia Nazionalak haur-pornografia edukitzearekin eta banatzearekin lotutako 20 delitu argitu ditu Bizkaian, eta etxez etxeko 11 miaketa egin eta 11 pertsona atxilotu ditu.
Polizia-operazio horietan, hainbat aparatu informatikotan esku hartu da, hala nola, mugikorretan, tabletetan, disko gogorretan, ordenagailu pertsonaletan eta haur-pornografiako fitxategi asko zituzten beste gailu digital batzuetan.