Gizartea -

Gertakaria

Espetxean sartu dute Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik atxilotu zuten gizona

Bitxi-dendako langileari burdinezko barra batekin egin zion eraso, eta zinta itsaskorrez eskuak lotu zizkion.

Kontxa Jenerala kaleko bitxi-denda batean lapurreta egin zuten 10:20an. Argazkia: Iker Salgado.
Bilboko Kontxa Jenerala kalea
Lapurreta Bilboko bitxi-denda batean

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 24an Bilboko erdigunean dagoen bitxi-denda bat lapurtzen saiatu zen 61 urteko gizona espetxeratzeko agindua eman du Bilboko guardiako epaileak. Une horretan, dendan zegoen jabeetako bati zinta itsaskorrez lotu zizkion eskuak, eta burdinezko barra batekin jo zuen. Saltzailea ospitalera eraman behar izan zuten, aurpegian eta buruan zauri odoltsuak zituelako.

Gaizkileak polizia-aurrekariak ditu hainbat lapurretagatik. Ertzaintzak tokian bertan atxilotu zuen lapurra, eta epailearen aurrera eraman zuen atzo gauean. Guardiako epaileak asteazken honetan bidali du espetxera.

Gertakaria Kontxa Jenerala kaleko lehenengo zenbakiko bitxi-denda batean jazo zen 10:20 inguruan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzainek lapurretaren ustezko egilea denda barruan zegoela atxilotu zuten.

Saltzailearen lagun batek azaldu zuen lapurretaren unean sailtzailea bakarrik zegoela dendan. Sailtzailea negozioaren jabea ere baden anaiarekin egon ohi den arren, hainbat opari eta bilgarri egiteko bera bakarrik aurreratu zen. "Lapurrak kutxa gotorra irekitzea nahi zuen. Berak ez zuen ireki, eta horrek ondorio larriak izan ditu", azaldu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak