Gizartea -

Gipuzkoa

Udalaitz mendian zauritutako mendizale bat erreskatatu dute

Sarbide zaileko gune batera erori da gizona, eta hanka bat hautsi du. Larrialdi zerbitzuei deitu eta erreskatatu ostean, helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute asteazken honetan Udalaitz mendian, Arrasaten (Gipuzkoa), SOS Deiakek Twitterren jakinarazi duenez.

Bakarrik zegoen mendizalea sarbide zaileko gune batera erori da, eta hanka bat hautsi du. 9:30ak aldera berak deitu die larrialdi zerbitzuei eta helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak Debagoiena SOS Larrialdiak