Gizartea -

Gabon zahar gaua

Kotilioiak antolatuko diren lokaletan ikuskapenak egingo ditu Ertzaintzak

Aldez aurretik zein urte amaierako gauean burutuko dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza, Joko eta Ikuskizun Unitatearen bidez, ikuskapen-kanpaina bat egiten ari da datorren gabon zaharrean kotilioiak izango diren lokaletan,  segurtasun baldintzak berma daitezen.

Ikuskapenak aldez aurretik zein urte amaierako gauean egingo dira, eta, besteak beste, lokalaren babes-plana betetzea, hustuketa bideak egiaztatzea edo suteen aurka babesteko sistema balioetsiko dira.

Ertzaintzaren eskumen-eremuan sartzen diren lokal horien aurretiazko ikuskapenak, guztira sei (lau Bizkaian, bat Araban eta bat Gipuzkoan), abenduaren 19an hasi eta 30ean amaituko dira.

Ikuskapen horietan, besteak beste, lokalaren konfigurazioan aldaketak egitea aurreikusten da, ospakizunaren berezko dekorazioa ezartzeagatik, piroteknia-artikuluak erabiltzeagatik edo ohiko jarduera aldatzen duen beste edozein egoerarengatik.

Halaber, arreta berezia jarriko da hustuketa bideetan, horien seinaleztapenean eta funtzionamendu-egoeran, suteen aurka babesteko bitartekoetan, instalazio egokian, eta azken berrikuspen-data egiaztatzean.

Sarrerak saltzeko sistema eta saldutako plaza-kopurua aurreikusiko dira, bai eta sarbidea zein baimendutako edukiera kontrolatzeko sistemak ere, eta horietan garrantzi berezia emango zaio adingabeen sarbidearen kontrolari.

Agenteak ere lokaletan egongo dira urte amaierako gauean. Bertan, lehenengo ikuskapena egingo dute lokalaren jarduera hasi ondoren, eta hainbat bisita egingo dituzte edukiera, adingabeen sarbidea, ordutegi-kontrola eta lokalaren hustuketa bereziki kontrolatzeko.

Era berean, ikuskatutako lokal guztiek 2020ko urtarrilaren 1eko 08:00etan amaitu beharko dute beren jarduera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak