Gizartea -

EZBEHARRA

Gizon bat zauritu da trenak harrapatuta, Usurbilen

11:36 aldera, pertsona batek SOS-Deiakera deitu du, Euskotreneko geltokian harrapaketa izan dela ohartaraziz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da gaur goizean Usurbilen (Gipuzkoa), Euskotrenen geltokian izan den tren-harrapaketan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:36 aldera, pertsona batek SOS-Deiakera deitu du, Euskotreneko geltokian trenak pertsona bat harrapatu duela ohartaraziz.

Berehala bertaratu da anbulantzia bat, eta zauritua, 67 urteko gizona, Donostiako Ospitalera eraman dute. Lehen zantzuen arabera, buruko traumatismoa zuen.

Ertzaintzak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Tren istripuak azken ordukoa Harrapatzea gaur