Gizartea -

Trafikoa

Motorzale bat oso larri zauritu da, Bilboko udaltzainen auto baten aurka talka eginda

Rodriguez Arias eta Iparraguirre elkargunean jazo da istripua, goizalde honetan. Ezbeharra argitzeko lekukoak eskatu ditu Udaltzaingoak.

Talka gertatu den tokia, Bilbon. EiTbko bideo batetik ateratako irudia.
Talka gertatu den tokia, Bilbon. EiTbko bideo batetik ateratako irudia.
Talka gertatu den tokia, Bilbon. EiTbko bideo batetik ateratako irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat oso larri zauritu da goizalde honetan Bilbon, motorrarekin Udaltzaingoko ibilgailu baten kontra talka eginda, Bilboko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Motorzaleak 38 urte ditu, eta Sestaokoa da.

Istripua 04:50ak aldera gertatu da, Rodriguez Arias eta Iparraguirre elkargunean, Suzuki motor baten eta Renault Scenic ibilgailu baten artean. Azken hori Bilboko Udaltzaingoko autoa zen, argiak eta soinu-seinaleak piztuta zituen, eta Moma diskotekaren atarian sortutako errieta batean esku hartzera zihoan, abiadura handian.

Patruilaren ezkerreko aldearen aurka talka egin du motorzaleak eta, horren ondorioz, larri zauritu da. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta bertan ospitaleratuta jarraitzen du.

Ezbeharraren nondik norakoak argitzeko lekukoak eskatu ditu Bilboko Udlatzaingoak. Horri buruzko daturen bat dutenek harremanetan jar daitezke Udaltzaingoko Argiketa Sailarekin 944205040 telefonora deituz edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Bilboko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, motorzalearen familiari babesa eta elkartasuna adierazi dizkiote Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Amaia Arregi Bilboko Udaleko Segurtasun zinegotziak eta Bilboko Udaltzaingoko arduradunek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak