Gizartea -

atxiloketa

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon 10 autori gurpilak zulatzeagatik

Gorostiza auzoko bizilagunek eskainitako laguntzari esker egin du atxiloketa Barakaldoko Udaltzaingoak. Izan ere, erasotzaileak ihes egin zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak 59 urteko barakaldar bat atxilotu du Gorostiza auzoan aparkatuta zeuden 10 autori gurpilak zulatzeagatik. Kalte delitua egotzita ikerketapean jarri dute gizonezkoa. 

Angel Madrazo Barakaldoko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotziak prentsaurrekoan azaldu duenez, herritarren laguntza ezinbestekoa izan da ustezko egilea harrapatzeko, gurpilak zulatu ondoren ihes egin zuelako eta etxebizitza batean ezkutatu zelako.

Madrazoren hitzetan, gertakaria ostiralean jazo zen, Gorostiza auzoan. Iguliz urbanizazioko hainbat bizilagunek Udaltzaingora deitu zuten gizon batek auto baten lau gurpilak zulatu zituela esateko. Gizonak hurbil dagoen bidegorri batetik egin zuen ihesi, lekuko horien arabera.

Udaltzainek ez zuten delituaren egilea inguruan topatu. Ondoren, egiaztatu zuten 10 zirela kalteak zituzten autoak, Igulizeko urbanizazio inguruan zein Gorostizako kiroldegiko aparkalekuan zeudenak.  

Lekukoek agenteei kontatu zietenez, pertsona bakar batek zulatu zituen gurpilak. Lekukotzak jasota, polizia-artxiboak begiratu zituzten eta ustezko egilea izan zitekeena atzeman zuten. Udaltzaingoaren arabera, bizilagunek "inongo zalantzarik gabe" identifikatu zuten gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak