Gizartea -

Bilbo

Bi pertsona artatu behar izan dira Basurtuko Ospitalean piztu den sute bategatik

Suak, Guturbay pabilioiko teilatupean eta hirugarren solairuan eragin ditu kalterik handienak, eta zerbitzuz kanpo utzi ditu, oraingoz, lehen eta bigarren solairuak.

Sutea Basurtun. Argazkia: EiTB
Sutea Basurtun. Argazkia: EiTB
Sutea piztu da Basurtuko Ospitalean

1:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek bi langile artatu dituzte bart Basurtuko Unibertsitate Ospitalean piztu den sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Suak, Guturbay pabilioiko teilatupean eta hirugarren solairuan eragin ditu kalterik handienak, eta zerbitzuz kanpo utzi ditu, oraingoz, lehen eta bigarren solairuak. Dena dela, "jarduera kirurgikoan ez du eraginik izan, ezta larrialdiko eta ospitaleratutako gaixoen arretan ere", zentroko zuzendaritzaren arabera.

Sotoko eta beheko solairuak, non hematologia laborategia eta Odol Bankua dauden, normaltasunez ari dira lanean.

Gainera, lehen solairua garbitu dute, laborategi biokimikoari dagokiona, eta goizean zehar martxan jartzea espero dute. Bigarren solairuan mikrobiologia-laborategia dago, eta horren egoera aztertzeko zain daude.

Nekane Mugika Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Basurtuko Ospitalea bisitatuko du gaur, bart pabilioi baten piztutako suteak eragin dituen kalte materialak ikusteko.

Antza denez, sua 21:45ean piztu da, laborategiak dauden eraikinean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Alarmak jo bezain laster, laborategiko langileak atera dituzte, eta handik gutxira suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua.

Basurtuko arduradunak Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaleekin harremanetan jarri dira, haien laborategiak premiazko analisiak egiteko erabil ditzaten. Ildo horretatik, Osakidetzak gaur emango ditu gertatutakoari buruzko azalpen gehiago.

Bestalde, ESK sindikatuak eskerrak eman dizkie bertaratu diren larrialdi zerbitzuei, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa sakona egiteko eskatu dio zuzendaritzari, eta, aldi berean, prebentzioaren alorrean egindako ahalegina areagotzeko eskatu du.

Bestalde, Udaleko iturrien arabera, Juan Mari Aburto alkatea suhiltzaileen dispositiboaren berri izan zuen une oro, eta Ospitaleko zuzendaritzarekin hitz egin zuen, sutearen nondik norakoak ezagutzeko.

Incendio en Basurto. Foto: EiTB

Sutea Basurtun. Argazkia: EiTBç

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Suhiltzaileak