Gizartea -

urte berria

Bizkaiko bi biki izan dira 2020an Euskadin jaiotako lehen haurrak

Biak jaio dira 01:00 inguruan. Gipuzkoan, Debagoienako Ospitalean jaio da lehenengoa; Araban, Arabako Unibertsitate Ospitalean eta, Nafarroan, Tuteran.

Gurutzetako Ospitalea, artxiboko irudian. Argazkia: Fernando Arnaiz
Gurutzetako Ospitalea
Oier eta Naia bikiak, 2020ko Euskadiko lehen jaioberriak

1:32

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasi berria den urtean Euskadin jaio diren lehen haurtxoak Oier eta Naia dira, bi neba-arreba biki. Oier 01:00ak jo baino lehen etorri da mundura, eta Naia minutu batzuk beranduago, Barakaldon dagoen Gurutxetako Ospitaletik jakinarazi dutenez.

Zehatz-mehatz, Oierrek aurrea hartu dio bere arrebari eta 00:52ean jaio da; Naia, aldiz, 01:27ean.

Gipuzkoan, lehen haurtxoa 01:48ean jaio da Debagoieneko Ospitalean. Adei du izena eta 2,880 kiloko pisua izan du.

Araban, Aiur izeneko umetxoa izan da 2020an jaio den lehena. 05:20ean moztu diote zilborra Arabako Txagorritxu Ospitalean, 3,390 kilorekin.

Nafarroari dagokionez, lehen haurtxoa Tuterako Reina Sofia Ospitalean jaio da, 01:39ean. Marcos deitzen da eta 3,920 kilo pisatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Txagorritxu Ospitalea