Gizartea -

Txostena

14 lagun hil dira itota Hego Euskal Herrian 2019an

Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 lagun zendu dira itotzeagatik, 2018an baino bi gutxiago, eta beste bi Nafarroan.

Donostiako Zurriola hondartza, Txomin Rezolaren artxiboko argazkian.
Donostiako Zurriola hondartza, Txomin Rezolaren artxiboko argazkian.
Donostiako Zurriola hondartza, Txomin Rezolaren artxiboko argazkian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 lagun hil dira itota Hego Euskal Herriko ur-guneetan 2019an, Salbamendu eta Sorospen Espainiako Federazio Errealak egindako Itotzeen Txosten Nazionalaren arabera. Horietako 12 Euskal Autonomia Erkidegoan zendu dira, 2018an baino bi gutxiago, eta beste bi Nafarroan.

Estatuan, 2019an, 440 lagun hil dira itota, aurreko urtean baino 67 gehiago (373 zendu ziren 2018an), hau da, % 18 gehiago. Horren ondorioz, azken bost urteotako datuak kontuan izanik, 2017n soilik hil ziren itota 2019an baino lagun gehiago; urte hartan, 481 heriotza izan ziren itotzeagatik.

Autonomia-erkidego guztietako datuei erreparatuta, Valentzian hil dira itota beste inon baino lagun gehiago: guztira, 61 pertsona zendu dira bertan itotzeagatik. Andaluzia (58) eta Katalunia (57) daude zerrenda horretako bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Estatuko datuak aztertuta, hildakoen % 69,1 45 urtetik gorakoak ziren, % 79 gizonak ziren, eta % 76k espainiar herritartasuna zuten. % 43 hondartza batean zendu dira, eta heriotzen % 81ean ez zegoen sorospen-zaintzako zerbitzurik.

2019an, gehiago erabili dituzte ur-guneak

Salbamendu eta Sorospen Espainiako Federazio Errealeko presidente Isabel Garciak ziurtatu duenez, 2019ko datuek haren analisia berresten dute: hau da, 2018ko beherakada urte hartan ur-guneak gutxiago erabili zirelako etorri zela (eguraldi desatsegina izan zen ia udaren hasierara arte, eta, hortaz, herritarrak beranduago hasi ziren ur-guneak baliatzen). Beraz, egiaztatuta geratu da ez dela beharrezko neurririk hartu, "horiek eskatzen hamarkadak daramatzagun arren".

Garciak nabarmendu du prebentzioak, prestakuntzak eta legegile-neurriak hartzeak soilik ekarriko dutela arazo honetarako konponbidea. Azken bost urteotan, 2.146 herritar hil dira itota espainiar Estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Itotzeak