Gizartea -
Errege Magoak
Errege Magoak igandeko 16:00etan iritsiko dira Iruñera, Magdalenako zubira
Desfilea 19:00etan hasiko da, Abejeras kalean. Meltxor, Gaspar eta Baltasar 17:00etatik izango dira Udaletxe plazan.
Agentziak | Erredakzioa
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak igande honetako 16:00ak aldera iritsiko dira Iruñera, Magdalena zubitik, Udalak urtero egiten dien harreran parte hartzeko. Erregeak 17:00etatik izango dira Udaletxe plazan, eta, gerora, herritarrekin izango dira Desfilean; hori 19:00etan abiatuko da, Abejeras kaletik abiatuta.
Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, Errege Magoentzako ongietorri-ekitaldiak Magdalenan hasiko dira. Frantziako Atea atzean utzita, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Udaletxe Plazarantz joango dira, eta 17:00etan helduko dira bertara. Jarraian, Enrique Maya alkateak harrera egingo die, Udalbatzako beste kide batzuekin batera.
Iruñeko Udaltzaingoak hainbat segurtasun-neurri hartuko ditu herritarrek Erregeen helduerarekin eta Desfilearekin ondo pasatzeko; horregatik, eskatu du jendeak segurtasun-langileen eta babes zibilaren jarraibideak kontuan hartzea.
Udaltzainak gomendatzen du ibilgailu partikularra ez erabiltzea
Halaber, Udaltzainak gomendatzen du ez erabiltzea ibilgailu partikularra erdigunera joateko, eta hiri-garraioko lerroetako geltokietan izango diren aldaketak kontsultatzea.Hain zuzen ere, TCC enpresak zabaldu duenez, lerro guztietan izango dira aldaketak, 7an, 14an, 19an, 22an eta 25ean izan ezik; maiztasunetan, afekzioak izango dira iganean, 17:45etik 21:30era, gutxi gorabehera, Desfileagatik.
Beste edozein herritatik Iruñera joango direnentzat ere aholkuak daude: gomendatzen zaie autoak hiri inguruko guneetan aparkatzea, adibidez Lezkairu auzoan, Mojardin Mendiaren kalean, Arrosadian, Nafarroako Unibertsitatean, Mendebaldean (Kontserbatorioaren ondoan aparkalekua dago), San Jorgen (Cuatrovientos) eta Arrotxapeako iparraldean. Auzoetan zehar zibili behar direnentzat, onena da kanpoko errondak erabiltzea, hiria erdigunetik zeharkatzea saihestuta.
Desfilea 19:00etan abiatuko da
Desfilea Abejeras kaletik abiatuko da, 19:00etan (Santa Catalina Laboure eskolatik). Kale hori 17:00etan itxiko dute, Serafin Olavetik Foru Plazarainoko tartean.
18:00etatik, Zaragozako etorbidea itxiko dute, Sadar eta Zangoza kaleetatik, eta Vianako Printzearen kaletik. Foru Plazarako sarbidea ere itxiko dute, Antso Azkarretik.Azkenik, 18:30ean, Nafarroa Behereko etorbidea itxiko dute Seminariotik, Armada etorbidea Juan XXIII.aren plazatik, eta Pio XII.aren etorbidea Antso Azkarraren etorbidetik. Horrez gain, trafiko gutxiagoko hainbat kaletan ere itxiera asko izango dira (beharren arabera egingo dituzte).
Mugikortasun murriztua duten lagunentzako bi gune espezifiko prestatu dituzte; bata, Zaragozako etorbidean egongo da (Navarro Villoslada kalearen elkargunearen inguruan), eta iazkoa baino handiagoa izango da; bestea, aldiz, Gaztelu Plazaren sarreran kokatuko dute. Gurutze Gorriaren langileek sarrerak kontrolatuko dituzte, eta laguntza emango diete behar duten lagunei. Desfilean umeren bat galduz gero, onena da Udaltzaingoaren larrialdietako telefonoari deitzea.