Gizartea -

EZBEHARRAK

Bi pertsona zauritu dira Santurtzin eta Berrizen izandako suteetan

78 urteko gizon bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute Santurtziko etxean kea arnasteagatik. Berrizen, berriz, eskua erre du beste gizon batek eta hura ere ospitalera eraman dute.

Iurretako suhiltzaileek Berrizen ateratako argazkia.
Iurretako suhiltzaileek Berrizen ateratako argazkia.
Iurretako suhiltzaileek Berrizen ateratako argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira Santurtzin eta Berrizen izandako suteetan eta biak Gurutzetara eraman behar izan dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lehen sutea Santurtziko Jose Migel Barandiaran kaleko etxebizitza bateko berogailuan piztu da, gauerdia baino minutu batzuk lehenago.

Sutearen ondorioz, 78 urteko gizonezko bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.

Bigarren sutea 03:20ean izan da, Berrizko Okango auzoko baserri baten ondoan dagoen egur-pila batean. Etxeko bizilagunak erredura arinak izan ditu esku batean, baina hura ere Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Bizkaiko suhiltzaileek itzali dituzte bi suteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Berriz Durangaldea albisteak