Gizartea -
Desagertzea
17 urteko neska bat desagertu da Errenterian
Abenduaren 11an ikusi zuten azkenekoz, Eguberri egunean Whatsappeko mezu bat bidali zion amari, eta ondoren ez dute haren berririk izan.
EiTB | Erredakzioa
17 urteko neska baten desagertzea salatu du bere amak Errenterian (Gipuzkoa). Mirela izena du, azkenekoz, abenduaren 11n ikusi zuten. Geroztik, Eguberri egunean, abenduak 25, Whatsappeko mezu bat bidali zion amari eta ondoren, ez dute haren berririk izan.
Errenteria inguruko tren eta autobus geltokian, kutxa automatikoetan eta kaleko hormetan kartelak jarri dituzte. Norbaitek ikusiz gero, Poliziari haren berri emateko eskatu du familiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea