Gizartea -

Ezbehar larria Nafarroan

Donostiako eta Igantziko bi gazte hil dira Olaguen izandako trafiko istripuan

Ezbeharrean kamioi batek, 4x4 ibilgailu batek eta hiru autok egin dute talka. Hildakoek 21 eta 19 urtekoak ziren, eta ibilgailu berdinean zihoazen. Bi autok aurrez aurre jo zuten.

Olaguen (Nafarroa) gertatutako istripu larria. Argazkia: EFE
Olaguen (Nafarroa) gertatutako istripu larria. Argazkia: EFE
Olaguen izandako trafiko-istripu batek bi hildako gazte utzi ditu

0:32

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil eta beste bost zauritu dira istripu batean, Olagueko saihesbidean (Nafarroa). Ezbeharrean kamioi batek, 4x4 ibilgailu batek eta hiru autok talka egin dute.

21 eta 19 urteko gazteak dira hildakoak, Donostia eta Igantzikoak (Nafarroa), hurrenez hurren. Biak zihoazen auto berean, eta aurez aurre talka egin du beste ibilgailu baten kontra.

Zaurituak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte, zauri arinekin. Zauritutako bat, Lesakako (Nafarroa) 25 urteko gaztea, hildakoen ibilgailuan zihoan.

Beste zaurituak izan dira 34 urteko Urrozko (Nafarroa) gizon bat, aurrez aurre talka egindako beste autoaren gidaria, eta 53 urteko gizon bat, 47 urteko emakume bat eta 16 urteko adingabe bat, guztiak Doneztebekoak (Nafarroa). Kamioaren gidariak ez du zauririk izan.

Istripua N-121-A errepideko 20. kilometroan gertatu da, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Istripua 19:53 aldera gertatu da. Foruzaingoaren trafiko sei patruila, argiketak eta Iruñeko Segurtasun patruila bat, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Argiketa taldeak ikerketa abiatu du, ezbeharraren arrazoiak zehazteko.

4 x 4 ibilgailua Olaguen gertatutako ezbeharrean. Argazkia: EFE

4 x 4 ibilgailua Olaguen gertatutako ezbeharrean. Argazkia: EFE

Hildakoak bi gizon gazte dira, eta ibilgailu berdinean zihoazen, Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez. Aurrez aurreko talka baten zantzuak ditu autoak.

Biak bertan hil dira, eta zerbitzu medikoek heriotza baino ezin izan dute baieztatu.

Suhiltzaileek gorpuak atera dituzte, eta ondoren Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dituzte, bertan autopsia egin diezaieten.

Errepidea itxita dago, eta zirkulazioa NA-8104 errepidetik desbideratu dute.

Auto bat Olaguen gertatutako ezbeharrean. Argazkia: EFE

Beste auto bat Olaguen gertatutako ezbeharrean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñeko bideoak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Errepideko istripuen biktimak