Gizartea -

Olatuak eta izotza

Abisu horia astelehenera arte luzatu dute kostaldean 2,5 metro arteko olatuengatik

Bestalde, goizaldean izotz galanta bota du Arbako txokoetan: Pagoeta (-6,1 gradu ), Espejo (-5,1) eta Sarria (-4,2); baita Bizkaiko eta Gipuzkoako toki batzuetan ere.

Olatuak Zarautzen (Gipuzkoa). Argazkia: Lorentxo Portularrume
Olatuak Zarautzen (Gipuzkoa). Argazkia: Lorentxo Portularrume
Olatuak Zarautzen (Gipuzkoa). Argazkia: Lorentxo Portularrume

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia astelehenera arte luzatu du kostaldean 2,5 metro arteko olatuengatik. Igande honetan abisu horia indarrean dago itsasgorarekin.

Goizaldeko 05:00etatik 07:00etara egongo da indarrean abisua, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Alerta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara ere indarrean izango dela gogorarazi du Jaurlaritzak.

Gainera, izotzagatik abisu horia mantenduko da astelehenean, 00:00etatik 10:00etara. Tokian toki izotz handia botako du Araban, eta behe-lainoa izango da.

Goizaldean izotzagatik abisua indarrean izan da. Zeroz azpiko tenperatura minimoak izan dira Arabako txokoetan: Pagoeta (-6,1 gradu ), Espejo (-5,1) eta Sarria (-4,2); baina baita Bizkaiko eta Gipuzkoako toki batzuetan ere, besteak beste, Otxandion (-2,8) eta Ordizian (-1,5).

Hielo en Jokano (Zuhatzu-Kuartango). Foto: Arantza Unamunzaga

Izotza Jokanon (Zuhatzu Kuartango, Araba). Argazkia: Arantza Unamunzaga

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak