Gizartea -
Bautista SGAEn izan da
Epailearen aurrean deklaratzen hasi dira SGAEko azken lau atxilotuak
Bautista goizeko 9:30etan iritsi da SGAEko egoitzara kristalak beltzatuta zeuzkan garraio batean.
Erredakzioa
Pablo Ruz, Audientzia Nazionaleko epailearen aurrean, deklaratzen hasi dira Saga operazioko azkenengo lau atxilotuak. Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko (SGAE) diru publikoaren ustezko desbideratzea ikertzen ari dira.
Teddy Bautista, SGAEko zuzendaria, goizeko lehen orduan SGAEko egoitzan izan da. Pablo Ruz, Audientzia Nazionaleko instrukzioko 5. epaitegiko epaileak, fidantzarik gabe aske utzi zuen atzo Bautista.
Egoitzako bozeramaileak jakinarazi duenez, Bautista goizeko 9:30etan iritsi da SGAEko egoitzara kristalak beltzatuta zeuzkan garraio batean. SGAEko Giza Baliabideetako Sailak, komunikatu baten bidez, bertako langile guztiei jakinarazi dienez, ikerketa guztiak informatikaren eremuan egiten ari dira SGAE eta Microgenesis enpresetan.
Komunikatuaren arabera, "egoitzako jarduera praktikoak eta euren operazio arruntak", susmoetatik kanpo geratu dira.
Giza Baliabideen Sailak, zuzendaritzako pertsonei eta euren senitartekoei elkartasuna adierazi die . Komunikatuaren arabera, "zorionez aske utzi dituzte badaezpadako neurririk eta fidantzarik ezarri gabe" eta, hori horrela, "konstituzio zuzenbideko eskubide bezala", euren errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko eskatu dute.
Egoitzako langileei "normaltasun osoz lan egiteko" eskatu die Giza Baliabideen Sailak. Horrez gain, orain arte bezala, bazkide eta bezeroei "funtzionamendu guztia" bermatzen jarraitzeko ahalegina egiten jarraitzeko eskatu die.
Bidegabeko jabetzea, iruzurrezko administrazioa eta ustez diru publikoaren desbideratzea egitea leporatuta zioten atzo Bautistari.
Enrique Loras eta Ricardo Azcoaga, SGAEko beste bi zuzendari nagusi ere aske utzi zituzten atzo Bautistarekin batera. Hauei ere, bidegabeko jabetza eta iruzurrezko administrazioa egitea leporatu zitzaien.