Itxi

2020/01/14

13:27

Gizartea

Errefuxiatuak

Furgoneta bat erosteko diru-bilketa kanpaina abiatu du Zaporeak elkarteak

eitb.eus

Euskal erakundeak 40.000 euro bildu behar ditu, urtarrila eta martxoa bitartean, Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonei janaria banatzen jarraitu ahal izateko.

1:23
Greziako Chios irlako banaketa postua,zaporeak jana banatzen ari da
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Greziako uharteetan dauden milaka errefuxiaturi laguntza eskaintzen dien Zaporeak gobernuz kanpoko erakunde gipuzkoarrak crowdfunding izenaz ezagutzen den kanpaina bat jarri du martxan, janaria banatzen jarraitzeko aukera emango dien furgoneta berri bat erosteko dirua biltzeko.

Elkarte horren arduradunek ohar batean azaldu dutenez, 40.000 euro bildu behar dituzte ibilgailu egoki bat erosi eta Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi diren "1.500 pertsonari egunero janari osasuntsua" banatzen jarraitzeko, "kolektibo ahulenei bereziki; emakumeei, adin txikikoei eta gaixotasun kronikoak dituztenei".

Hori dela eta, hiru hilabetean, urtarrila eta martxoa bitartean, bildu nahi dute furgoneta berri bat erosteko behar den dirua. "Ekarpen guztiak dira garrantzitsuak eta ongi etorriak, denen laguntza ezinbestekoa baita", nabarmendu dute ohar horretan. Dohaintzak, erraz egin daitezke Kutxabanken kontu honen bidez 2095 5381 10 1064092199, baita esteka honen bidez ere.

"Greziako eta Europako administrazioek izugarri zailtzen dute Zaporeak bezalako GKE txikien lana, eremuetara sartzea eragotziz. Soilik administrazio horien eskakizunak betetzen dituztenak dira beren jarduera gara dezaketenak. Eskakizun horiek, gehienetan, ez dute zerikusirik giza eskubideekin, baizik eta elkartasunetik eta gizalegetik oso urrun dauden estrategia politiko eta ekonomikoekin", salatu du Zaporeak elkarteak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;