Gizartea -
Epailearen autoaren arabera
Batzorde batek zuzenduko du SGAE datorren astetik aurrera
Gainera, Jose Luis Rodriguez Neri SDAEko zuzendaritzatik baztertuko dute. Teddy Bautista SGAEko zuzendaritza batzorde berriaren esanetara geratuko da.
Erredakzioa
Datorren astetik aurrera batzorde batek zuzenduko du SGAE. Uztailaren 12an batzorde bat osatuko dute erakundea zuzentzeko.
Gainera, barne ikerketa bat abian jartzea erabaki du SGAEk, fondoen ustezko desbideratzea egiaztatzeko. Zuzendaritzako Kontseiluko eskumen guztiak bereganatuko ditu Zuzendaritza Batzorde berriak.
Victor Manuel, Ernesto Caballero, Sabino Mendez, Juan Ignacio Alonso eta Caco Senante SGAEko zuzendari berriek iragarri dutenez, batzordea kanpoko pertsona independente eta prestigiodun batek zuzenduko du.
Batzorde hori lau egilek eta editore batek osatuko dute, eta oraingoz "edozein izendapen zintzilik geratzen da", baina Jose Luis Rodriguez Neri SDAEko zuzendaritzatik baztertuko dute.
Horrela, Teddy Bautista SGAEko zuzendaritza batzorde berriaren esanetara geratuko da, ondorioz, uztailaren 12ra arte kontseiluko presidente izaten jarraituko du.
SGAEko Zuzendaritza Batzordearen kideek prentsaurrekoa eman dute arratsaldean eta Teddy Bautista erakundeko presidenteari elkartasuna adierazi diote, Victor Manuel abeslariak azaldu duenez.
Bestalde, Teddy Bautistak "alde batera geratzea" eskainiko duela iragarri du Victor Manuelek, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen autoaren ostean.
"Teddy gizon burutsua da, egoera eta unea ikusita baztertzea erabakiko du eta SGAEren barruan kargu txikiago bat beteko du", azaldu du abeslariak.
"Elkartasuna""Aske geratu diren zuzendariei eta haien senideei elkartasuna" adierazi diete Batzordeko kideek.
Bautista eta SGAEko gainerako zuzendariak errugabe direla errepikatu dute. Horregatik Justiziari lagunduko diotela azaldu dute.
Erakundeko bederatzi kide atxilotu eta miaketak izan baino egun bat lehenago hauteskundeak egin zituzten SGAEn. Hauteskundeak errepikatzeko aukerarik ote den galdetu diete zuzendariei, baina jarraitzeko "guztiz legitimaturik" daudela erantzun dute.