Gizartea -

Nafarroa

Hil egin da abenduan, Tuteran, delta-hegaletik erorita larri zauritu zen gizona

Istripua abenduaren 26an jazo zen, Valdeaiceite sakanean. 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, larri, eta astelehenean hil zen, zaurien ondorioz.

Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute. Argazkia: @bomberos_na
Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute. Argazkia: @bomberos_na

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da abenduaren 26an, Tuteran (Nafarroa), delta-hegaletik erorita larri zauritu zen 55 urteko iruindarra, Euskadi Irratiak asteazken honetan jakinarazi duenez. Astelehenean hil zen, zaurien ondorioz.

Istripua 16:00ak aldera jazo zen, Valdeaiceite sakanean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Delta-hegala egiten ari zen gizona, salto egin eta denbora gutxira erori zen lurrera, NA-134 errepideko 9. kilometroaren parean (Ebro ardatzean).

Gizona, mendi-mazela malkartsu batean harrapatuta geratu zen, eta, Tuterako suhiltzaileek, konorterik gabe topatu zuten, baina egonkor.

Suhiltzaileen erreskate teknikoko taldea ere bertaratu zen, helikopteroz, baita anbulantzia bat ere.

Hala, suhiltzaileek mendi-mazelaren goialdera eraman zuten zauritua, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, helikopteroan.

El accidentando ha sido trasladado al Complejo Hospitalario de Navarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Mendiko istripuak