Gizartea -
Loiuko aireportua
Bilbora zihoazen hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte, haize boladengatik
AENAko iturrien arabera, desbideratzeak asteazken honetan, urtarrilak 15, izan dira, 08:00ak eta 9:00ak bitartean.
Agentziak | Erredakzioa
Haize bolada bortitzen ondorioz, hiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte Valentziatik, Santiagotik eta Madrildik, Loiuko aireportuan (Bizkaia) lurreratzeko asmoa baitzuten.
AENAko iturrien arabera, desbideratzeak asteazken honetan, urtarrilak 15, izan dira, 08:00ak eta 9:00ak bitartean.
Valentziatik zetorren Air Nostrum konpainiako hegazkin batek Santanderren lur hartu behar izan du, haizearen ondorioz La Paloman lurreratu ezin zuelako. Konpainia bereko beste hegaldi bat, Santiagotik aireratu dena, Iruñera desbideratu dute, arrazoi berdinengatik.
Hirugarren hegazkina, Iberia konpainiakoa, Madriletik etorri da, eta berriro itzuli behar izan du Barajasera, Bilboko aireportuan lurreratzen saiatu ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteartean jakinarazi zuenez, 100 km/h-ko abiadura gainditu dute haize-boladek Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan, batez ere, mendebaldeko mendietan eta gauez. Gipuzkoan, 80 eta 100 km/h artekoak izan dira, batik bat, mendebaldean, haizeguneetan. Abisua 9:00ak arte mantendu da.