Gizartea -
Eguraldia
Elurragatik ostiral honetarako deitutako abisu horia, bertan behera
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisua indargabetzea erabaki du, baina iganderako deitu du.
EiTB.EUS
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bertan behera utzi du ostiral honetan, azkenean, elurragatik deitutako abisu horia; izan ere, aurreikuspenaren arabera, eguerdi aldea elur-kota 800-1.000 metroren bueltan kokatzekoa zen. Abisua, baina, igandean izango da indarrean, egun horretan 500 metrora ere egin bailezake elurra. Prezipitazioa, nolanahi ere, txikia izango da.
Azkenik, larunbatean abisu horia egongo da indarrean Araban, 00:00etatik 10:00etara, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea