Gizartea -
Suteak Bizkaian
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, eta hiru Lemoan
Bizkaiko hiriburuko sutea Martin Barua Picaza kalean izan da 01:15 aldera. Ondoan aparkatuta zegoen auto bat eta etxebizitza bateko fatxada kaltetu dira. Lemoan, beste auto batek kalteak izan ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Guztira, zazpi edukiontzi erre dituzte bart Bilbon (lau) eta Lemoan (hiru), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bizkaiko hiriburuko sutea Martin Barua Picaza kalean (Miribilla auzoa) izan da, 01:15 aldera. Ondorioz, lau edukiontzi kiskalita geratu dira, eta garrek kalteak egin dituzte horien ondoan aparkatuta zegoen auto batean eta etxebizitza bateko fatxadan (belztuta geratu da).
Handik gutxira gertatu da Lemoako sutea, 01:40an. Hiru edukiontzik hartu dute su, Agirre Lehendakariaren kalean. Haien ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu bat kaltetu da bertan.