Gizartea -

Euskararekin jolasean

Eusko Ikaskuntzak Hizkuntzarekin Jolasean unitate didaktikoak aurkeztu ditu

Umorea izango da ardatz nagusia Kike Amonarrizek egindako azken lanean.

Hizkuntzarekin jolasean webgunea. Argazkia: hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org
Hizkuntzarekin jolasean webgunea.
Ikasleek, jolastuz, euskara ikas dezaten 'Hizkuntzarekin jolasean' aurkeztu dute

1:17

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Hizkuntzarekin Jolasean unitate didaktikoak aurkeztu ditu, erakundeak Donostian duen egoitzan. Kike Amonarrizen gidaritzapean, hiru unitate didaktiko jarri dituzte sarean gazteek euskararekin jolastuz hizkuntza ikas dezaten.

Antton Telleriaren aurkezpenarekin hasten dira unitate guztiak. Lehenengo unitatean, ikasleek mahai-joko bat sortu beharko dute horretarako hizkuntza-jolasak eta hieroglifikoak asmatuz. Bigarren unitate didaktikoan, berriz, sare sozialetarako piezak sortu beharko dituzte hitz-jokoen bitartez, horrela hitzen mundu sekretua aurkituko dute eta istorio umoretsuak asmatuko dituzte. Azkenik, hirugarren unitate didaktikoan, umore-jaialdi bat antolatu beharko dute, ekitaldia aurrera eramateko txisteak eta umorezko esketxak asmatu beharko dituzte.

Ikasleek unitate bakoitza aurrera eramateko laguntza emango dieten materialak eta aholkuak izango dituzte eskuragarri. Aholkularien artean, euskal kulturgintza eta umoregintzako hainbat izen ezagun daude: Iker Galartza, Zuriñe Hidalgo, Julen Telleria, Idoia Torregarai, Kike Amonarriz, Josune Zabala, etb. Hori guztia, Antton Telleriaren aurkezpen-bideoez lagunduta.

Kike Amonarrizek argitu duenez, "materiala zuzenduta dago, batez ere, lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei", baina egileak ez du erabiltzaileen profila mugatu: "Pentsatzen dut goragokoentzat ere interesgarria izan litekeela, eta baita euskaltegietan erabiltzeko ere".

Unitateak eskuragarri daude jada hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Donostia Gipuzkoa Kike Amonarriz bideoak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Eusko Ikaskuntza gaur