Gizartea -
Araba
Kamioilari bat zauritu da Lantaronen, ibilgailua iraulita
Istripua 02:15 aldera jazo da, eta, ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan. Dena dela, zirkulazioa bere onera etorri da jada, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
eitb.eus
Kamioilari bat zauritu da ostiral honetan Lantaronen (Araba), A-2122 errepidean, Trespadernerako noranzkoan, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Istripua 02:15 aldera jazo da, eta, ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan. Gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu dute.
Garraiolaria, Miranda de Ebroko (Burgos) Santiago Ospitalera eraman dute.
Garabiak 04:50 aldera kendu du kamioia errepidetik. Dena dela, 06:30ak arte errepidea bi noranzkoetan itxi dute, eta, 07:50ak arte, txandakako zirkulazioa ezarri dute, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez.