Gizartea -
Araba
1.250.000 euro banatu ditu ONCEk Gasteizen, ostegun honetan
Saltzaile batek 35.000 euroko saria duten 10 kupoi saldu ditu, Hornidura Azokako postuan; gainera, kupoi saridunetako batek 3.000 euroko ordainsaria jasoko du hilero 25 urtez.
EiTB.EUS
ONCEren zozketak 1.250.000 euro banatu ditu Gasteizen, ostegun honetan, erakundeak berak ohar prentsa-ohar batean jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, Hornidura Azokako postuan dagoen agente saltzaile batek 35.000 euroko saria duten 10 kupoi saldu ditu (350.000 euro, guztira), eta, horrez gain, kupoi saridunetako batek 3.000 euroko ordainsaria jasoko du hilero 25 urtez (beste 900.000 euro dira hori).
ONCEk zehaztu duenez, Euskadin 2020an banatzen duen lehen saria da. Agente saltzailea oso pozik azaldu da ostiral goizean, horrenbeste diru eman ostean: "Bart eman dudan sariaren berri izan dut, eta ezin izan dut gau osoan begirik jo", azaldu du.
Jesus Guridi kaleko 1.ean egoten den saltzaile horrek hiru urte daramatza Gasteizen lan horretan, eta bi hilabete bakarrik egungo bere tokian: "Ez dakit nori tokatu zaion; izan ere, jende asko igarotzen da salmenta-gune honetatik egunero, eta ustekabe handia izango da, merkatuan sortzen ari den zalapartaz gain", gaineratu du.
ONCEk, 2019an, 25,3 milioi euro banatu zituen Euskadin. Guztira, 20.000 bat lagunek lan egiten dute agente saltzaile, Estatu osoan.